Indarra lortzeko kirol saioa egingo dute asteazkenean, Elduainen. Herriko plazan egingo dute, 17:30etatik 18:30etara, Iñigo Barañano entrenatzaile pertsonalak gidatuta. Entrenamendua doakoa izango da eta 18 urtetik gorako herritarrek eman ahalko dute izena WhatsApp bidez 635 71 08 97 telefono zenbakian.