Elduaingo udaleku irekietarako izen-ematea zabaldu dute

Ataria 2024ko maiatzaren 20a

Elduaingo Udalak udaleku irekiak antolatu ditu, eta ekainaren 7a arte eman ahalko da izena formularioa beteta.

Ekainaren 25etik uztailaren 24ra goizak lagunartean igarotzeko aukera izango dute Elduaingo gaztetxoek. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 09:00etatik 13:00etara, baina begiraleak 08:30etik 13:30era egongo dira kultur etxean norbaitek laguntza beharko balu. Aurtengo begiraleak, Axier Gurrutxaga, Maialen Mariezkurrena eta Gaizka Imaz izango dira.

3 urtetatik 14 urtetarako haurrek eman ahalko dute izena udalekuetan. Astean behin eguneko irteera bereziak antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute begiraleek: «3-18 urte bitartekoak bilduko ditugu, denak batera. Udalekuetako begiraleei eta Gaztematikako Irene hezitzailearen elkarlanari esker egingo dugu».

Bertan parte hartzeko interesa duenak, ekainaren 7a arte izango du horretarako aukera formularioa betez. Ordaindu beharreko kuotak partaide kopuruaren araberakoa izango da: haur bat, 50,75 euro; bigarren haurra, 45,75 euro; eta hirugarren haurra, 40,74 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!