Xaboiak egiten elkarrekin

Ataria 2024ko apirilaren 13a

Elduaingo Udalak antolatu du xaboi tailerra, eta Izpiliku Kosmetika Naturalak artisauek eman dute.

Elduaingo, Berastegiko eta Tolosako haurrak elkartu dira xaboiak egiteko tailerrean. Glizerinarekin egin dituzte xaboiak, tartean loreak eta landareak jarriz, eta gero bakoitzak egindakoa eraman du etxera.

Datorren astean helduentzako xaboi tailerra egingo dute, 14 urtetik gorakoentzat, eta etxeko olioa berrerabiliz platerak garbitzeko xaboia egiteko ikastaroa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!