Garikoitz Goikoetxea saritu dute Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietan

Ataria 2023ko abenduaren 5a

Elduaingo Garikoitz Goikoetxea Etxeberriak jasoko du bigarren saria Euskararen geografia berria lanarengatik.

Analisi geografiko baterako hurbilketa egitea da lanaren helburua: euskararen egoerari buruzko datu nagusiak lurralde-ikuspegitik lantzea, mapa berri batzuk proposatuz. Euskal Herri osoa hartu da oinarri, udalerriz udalerri, hainbat informazio-iturri uztartuta.

Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sari nagusia Eneko Barberena Mondragonek jasoko du Multinazionalen hizkuntza politika egokirako hainbat gako lanarengatik, eta hirugarrena Jone M. Hernandez Garciak eta Marta Luxan Serranok Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak lanarengatik.

Sari banaketa abenduaren 14an izango dute eta egileek lan horien laburpenen berri emango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!