Elduaingo ostatua kudeatzeko izen ematea zabalik da

Ataria 2023ko irailaren 26a

Interesa dutenek urriak 13a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean.

Hiru urte daramatza itxita Elduaingo ostatuak, eta orain Udalak egin dituen berrikuntzei esker berriz martxan jartzea du helburu. Sukalde berria jarri da, leiho eta ate berriak eta terraza txiki bat ere egokitu da. Ostatuko lanak egiteaz gain gune bat egokitu nahi diote denda modura herritarrei oinarrizkoak diren produktuak eskaintzeko. Ostatua kudeatzeko interesa dutenek urriak 13a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean.

Aurrez ostatua ikusi eta baldintzen berri izan nahi dutenek, berriz, udalarekin jarri daitezke harremanetan, aurrez aurre, udala@elduain.eus helbidera idatzita edo 943 68 31 21 zenbakira deituta.

Behin izena emateko epea amaituta, baldintzetara gehien egokitzen den proiektua aukeratuko da. Hori esleituta, lanean segituan hasteko moduan izango dira kudeatzaile berriak. Gainera, alokairu sinboliko bat jarri dutela jakinarazi du Elduaingo Udalak, lehen sei hilabetean doan eta ondoren hilean 150 euro + BEZ ordaindu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!