Hipopresiboak, zoru pelbikoa eta yoga saioak eskainiko ditu Nagore Errazkin irakasleak, urtarriletik aurrera. Lehen eguna urtarrilaren 12an izango da, eta ostiralero izango dira, 16:00etatik 17:30era, kultur etxean. Ekainaren 28an izango da azken saioa. Hilabeteko kuota 30 eurokoa izango da.
Izena eman nahi duenak abenduaren 30a baino lehen egin beharko du, udaletxean.