Sormen tailerra egingo dute Gabonetan

Ataria 2022ko abenduaren 16a

Sei eta hamabi urte bitartekoentzat antolatu dute tailerra Elduainen. Lau egunetan izango dira saioak, Zorione Mendez irakaslearen eskutik.

Abenduaren 26an eta 28an, eta urtarrilaren 2an eta 4ean, sei eta hamabi urte bitartekoentzat eskulanak egiteko sormen tailerra antolatu du Elduaingo Udalak. Zorione Mendez Martin izango da irakaslea, eta kultur etxean egingo dituzte saioak, 10:30etik 12:00etara. Azken egunean hamaiketakoa egingo dute.

Parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena, udaletxean, abenduaren 22a baino lehen. 10 euroko kostua izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!