Elduaingo Ostatua lehiaketara atera du udalak

Ataria 2022ko abenduaren 2a

Kudeatzailea izateko interesa duenak abenduaren 26 arte arteko epea izango du izena emateko.

Elduaingo Udalak herriko ostatua «berritu eta txukundu» du eta kudeatzaile berri baten bila ari dira orain. Ostatuaren ardura hartu nahi duenak udaletxean eman beharko du izena, abenduaren 26a baino lehen.

Ostatuak bi urte daramatza itxita, eta egindako berrikuntzei esker berriro martxan jarri nahi dute. Sukalde berria jarri dute, leiho eta ate berriak ere jarri dituzte, eta terraza bat ere egokitu dute. Ostatu zerbitzuaz gain, udalak esan du gune bat egokitu nahi dutela denda bat jartzeko, «herritarrei oinarrizkoak diren produktuak eskaintzeko».

Izena eman baino lehen ostatua ikusi eta baldintzen berri izan nahi duenak udalarekin jarri beharko du harremanetan, bulegora joanda, udala@elduain.eus helbidera idatzita edota 943 683 121 zenbakira deituta.

Behin izena emateko epea amaituta, baldintzetara gehien egokitzen den proiektua aukeratuko da. Eta esleitzean, kudeatzaile berriak segituan lanean hasteko moduan izango direla esan dute udalekoek. «Sartzen denak ez du inbertsio handirik egin beharko, eta gainera, alokairu sinboliko bat jarri dugu, lehen sei hilabeteetan dohainik eta ondoren hilean 150 euro gehi BEZa».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!