Elduaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari dagokionez, udalak herriaren onurarako alderdi jakin batzuk birplanteatzea erabaki du. Hori dela eta, dokumentuaren hasierako onarpena egin baino lehen, jendaurrean jarri dute, herritarrek udalari iradokizun egokiak egin ahal izateko. Iradokizunak aurkezteko epea abenduaren 12a bitartekoa izango da eta udal bulegoetan egin beharko dira.