Elduaingo jaiak 2022

Herri bazkarirako txartelak udaletxean eskuratu beharko dira

Ataria 2022ko abuztuaren 30a

Irailaren 10ean egingo dute herri bazkaria Elduaingo festetan; irailaren 7a izango da tiketak eskuratzeko azken eguna.

Festa aurretik egin beharreko lana izaten da herri bazkarirako tiketa hartzearena. Elduaingo festetan irailaren 10ean egingo dute bazkari hori eta dagoeneko eskuragai daude txartelak udal bulegoetan. Helduen menuak 25 euroko kostua izango du eta haurrenak 12 eurokoa. Ordainketa txartelak jasotzeko momentuan bertan egin beharko da, udaletxean, 09:00etatik 15:00etara bitarte. Irailaren 2an udal bulegoak itxita egongo direnez, txartelak eskuratzeko azken egunak irailaren 5a eta 7a izango dira.

Helduen menurako onddo budina, piper beteak, entsalada errusiarra, redondoa saltsan eta gazta tarta prestatuko dituzte, kafea, edaria eta kopa barne. Haurrek, berriz, makarroiak, solomoa eta izozkia izango dituzte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!