Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2022ko maiatzaren 26a

Ekainaren 10 baino lehen eman beharko da izena udaletxean; udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 29ra izango dira.

Elduaingo Udalak prestatu ditu aurtengo oporretarako udaleku irekiak. 3 eta 14 urte bitartekoek, beraz, aukera izango dute ekainaren 27tik uztailaren 29ra bitartean txango, sukaldaritza, ur jolasak, buruhandiak, amalurra, mozorro festak, herri kirolak, karaokea eta bestez gozatzeko.

09:30etik 13:00etara izango da, astelehenetik ostiralera, eta begiraleak 08:30etik 13:30era egongo dira kultur etxean norbaitek hala beharko balu. 50,75 euroko kostua izango zerbitzuak, eta familia bereko bigarren haurrak 45,75 ordaindu beharko luke eta hirugarren haurrak 40,75. Izena emateko azken eguna ekainaren 10ean izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!