Kamioi bat irauli da Elduainen

Ataria 2022ko maiatzaren 4a

Gipuzkoa 2130 errepidean irauli da kamioia, Elduain parean, eta gidaria Donostiako ospitalera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

10:40ak aldera gertatu da istripua, Elduain parean. Hormigoi kamioi bat irauli egin da eta gidaria barruan geratu da harrapatuta, Segurtasun sailaren arabera. Suhiltzaileek atera behar izan dute eta Donostiako ospitalera eraman dute. Gidariaren egoeraren berri ez dute eman. Kamioia errepidetik kentzeko lanak egin bitartean errepidea erabat itxi dute bi noranzkoetan, baina momentu honetan txandakako zirkulazioa ireki dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!