Ana Belen Egues Zaballara hurbildu dute

Ataria 2022ko apirilaren 29a

Zaballako espetxea.

Etxerat elkarteak jakinarazi du hainbat euskal preso hurbildu eta lekualdatu dituztela eta tartean da Elduaingo Ana Belen Egues Gurrutxaga. Asturiasko Villabonako espetxetik Zaballara hurbildu dute.

Jose Luis Barrios Martin Olatzeko presoa Zuerako espetxetik Iruñeko espetxera hurbildu dute eta Ugaoko presoa den Maite Pedrosa Barrenetxea El Duesoko kartzelatik Zaballako espetxera. Itsasondoko Mikel Otegi Unanue eta Ordiziako Idoia Mendizabal Mujika berriz, Iruñeko espetxetik Zaballako espetxera lekualdatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!