Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketako partidak, igandean

Ataria 2022ko otsailaren 10a

Aurreko asteburuan Master Laboral Kutxa eskuz binakako lehen jardunaldia jokatu zuten Eibarko Astelena frontoian.

Pilota goxuarekin gazte mailako eta senior mailako hiruna partida jokatuko dira, eta beste bi pilota mistoko promozio mailakoak. Jaialdia 10:30ean hasiko da.

Abian dago Master Laboral Kutxa eskuz binakako txapelketa, eta Elduaingo frontoian jaialdia antolatu dute igande honetan. 10:30ean hasiko da, eta lehenengoak jokatzen pilota goxuarekin aritzen direnak izango dira. Zehazki, gazte mailakoek hiru partida jokatuko dituzte, eta ondoren senior mailakoek beste hiru partida jokatuko dituzte.

Azkenik, pilota mistoarekin bi partida jokatuko dira, biak promozio mailan. Lehenengoan Ainhoa Romero eta Irati Zabala bikoteak Olatz Beitia eta Janire Arrizabalaga bikotearen aurka ariko dira. Bigarrengoan, Nagore eta Leire Galeano bikoak Amaia Arrastia eta Irati Paternain bikoa izango du aurkari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!