Gau beltzarako dena prest dute Elduainen

Leyre Carrasco 2021eko urriaren 31

Marrazki eta eskulanez apaindu dute goizean Elduaingo plaza, eta arratsaldean berriz, etxez etxeko kalabaza bilketarako mozorrotu dira herriko gazteak.

Gau beltza edo arimen eguna bezala ezagutzen den festa ari dira ospatzen eskualdeko hainbat herritan; horietako bat da Elduain. Arratsaldeko 17:00etan herriko plazan egin dute hitzordua, eta bertan azaldu dira herriko gaztetxoak euren mozorroekin azken prestaketak egitera. Aurpegiak margotu ostean, etxez etxe joan dira "Axuli Manduli eman kalabazak" eskatuz. Bildutako kalabaza guztiak hustu ostean, merezitako merienda izango dute herriko plazan: txokolate bero beroa. Jolasak ere prestatu dituzte, eta iluntzean, kandelak piztu eta gaztainak jango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!