Jendetza bildu da Sales baserriko belardian Et Incarnatus orkestraren kontzertua ikusteko asmoarekin. Migel Zeberio zuzendariak eman dio hasiera 17:00tan ikuskizunari, eta bertaratu direnak musikaz ez ezik, naturaz gozatzeko aukera ere izan dute. Emanaldian, gainera, orkestrako kideekin batera musikari gonbidatuak ere aritu dira: Iñaki Dieguez, Gorka Benitez eta Xabier Berasaluze Leturia.