'Baldin bada' ikuskizuna eskaini dute Elduainen

Leyre Carrasco 2021eko irailaren 11

Shakti Olaizola zirku konpainiak konkistatu du gaurkoan herriko plaza, eta hain zuzen, margolari baten zein musikari baten abenturak izan ditu oinarri gaurko obrak.

Kontortsio eta akrobaziak ez ezik, umoreaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera ere izan dute bertaratu diren herritarrak. Gainera, Joseba Negroren zuzeneko musikak girotu du Elduaingo plaza.

Elduaingo Udalak antolatutako Iraileko Kulturaldiak bihar ere jarraituko du, eta biharko protagonistak izango dira Et Incarnatus taldea. Hain zuzen, kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 17:00etan Saleseko belardiaren aurrean. Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua elizan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!