Ezohiko osoko bilkura uztailaren 26an egingo dute

Ataria 2021eko uztailaren 22a

Udaleko osoko ezohiko bilkura egingo dute datorren astelehenean, hilak 26, 20:00etan hasita.

Hiru puntu izango dituzte aztergai ezohiko osoko bilkuran:

  1. Frontoian eta plazan berrikuntza batzuen proiektua esleitzeko proposamena.
  2. Etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautuko duen  udal ordenantzaren hasierako onarpena emateko proposamena.
  3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga kuotak finkatzeko elementua erregulatzen dituen ordenantza fiskala ordenantza fiskala eta zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza fiskalaren aldaketa onartzeko proposamena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!