Zauritutako txirrindulari bat erreskatatu dute Elduainen

Ataria 2021eko ekainaren 12a

Elduaingo mendi pista batean mendiko bizikletarekin zauritu den 30 urteko gizonezkoa helikopteroz eraman behar izan dute Donostiako ospitalera.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, eguerdian, 30 urteko gizonezko zarauztarra zauritu da Elduaingo mendi pista batean.

Buruan kolpe handia hartu du, eta erreskatean Ertzaintzaren helikoptero batek eta ZIUko agenteek, suhiltzaileek eta Osakidetzako aireontzi batek parte hartu dute. Biktima Donostia Ospitalera eraman dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!