Ludotekan izena emateko epea zabaldu du Elduaingo Udalak

Ataria 2021eko maiatzaren 17a

Ekainaren 18a bitarteko epea egongo da izena emateko. 2007 eta 2017 artean jaiotako haurrek izango dute ludotekako zerbitzuaz goatzeko aukera.

Elduaingo Udalak udako ludoteka zerbitzuan izena emateko epea zabaldu du. Ekainaren 18a bitarte egongo da horretarako aukera. 2007tik 2017ra bitartean jaiotako Elduaingo haurrek eman ahal izango dute izena. Ludotekako ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da, eta ahur txoko zerbitzua ere egongo da, 08:30etik 09:00etara eta 13:00etatik 13:30era. Izena Elduaingo Udalaren webgunean eman beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!