Ramon Soroa zesta punta jokalari ohia hil da Miamin

Ataria 2020ko otsailaren 27a

Ramon Soroa, 7 zenbakia kamisetan duela, eskuinean.

1965ean egin zuen debuta profesionaletan, Madrilen, eta 70eko eta 80ko hamarkadetan Miamin jokatu zuen.

Ramon Soroa pilotari ohia hil da, 70 urte zituela, Miamin (AEB). Zesta puntan jokatu zuen elduaindarrak, atzelari moduan, Miami Jai Alairen garai onenetakoan, eta frontoi hori ordezkatu zuen hainbat txapelketetan. Madrilen egin zuen debuta profesionaletan, 1965ean, eta Chicurirekin batera bi torneo irabaztea lortu zuen bertan. 70eko eta 80ko hamarkadetan jokatu zuen Miami Jai Alai pilotalekuan, ohikoa zenean 10.000 ikusle baino gehiagoren aurrean jokatzea. AEBko beste zenbait pilotalekutan ere osatu zuen bere ibilbidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!