Elduaingo jaiak 2019

Festak hasteko, danbor hotsak

Ataria 2019ko irailaren 6a

Suziria lehertu bezain laster, batukada tailerra egin dute Elduainen; asteburu guztia dute aurretik, festaz gozatzeko.

Batumore taldeak tailerra eskaini du haur nahiz helduentzat Elduaingo plazan. Instrumentu mordoa ekarri dituzte parte hartzaileek proba ditzaten, eta beroketa jolasak egin ondoren, doinuak ikasten aritu dira. Ondoren, emanaldia eskaini dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!