Elduaingo jaiak 2019

Hamabietan ere hamaiketako ederra egin daitekeelako

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 8a

Elduainen festetako azken eguna aprobetxatzen ari dira eta 12:00etan hamaiketakoa egiteko bildu dira.

Gosea zuenak hura asetzeko aukera eduki du Elduainen. Izan ere, janari eta edari aukera handia egon da hamaiketakoan. Besteak beste, parrilan erretako sardinak, Ibarrako langostinoak, txorizoa, sagardoa eta txakolina dastatu dute. Arratsaldean ere egongo da aukera festaz gozatzeko. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!