Elduaingo jaiak 2018

Rosa Soroa raketistari omenaldia egin diote bere jaioterrian

Ataria 2018ko irailaren 9a

Elduaingo jaietan herritar bat omendu nahi izan dute raketista moduan egindako ibilbideagatik: Rosa Soroa.

Kirolen batean federatzeko aukera izan zuten lehen emakumeak izan ziren raketistak. Horietako bat da Elduainen jaio zen Rosa Soroa. Herriak omenaldi bat eskaini nahi izan dio egindako ibilbideagatik. Lehendabizi emakume raketisten dokumentala ikusteko aukera izan da. Emakume raketista askok hartu dute parte filmean, eta tartean zen elduaindarra. Gogoan dituen pasadizoak kontatzen ditu, nola hasi zen, etxekoen erreakzioak, baita sekretu txikiak ere.

Dokumentala amaitzean, hamaiketakoa egitera joan dira guztiak. Nahiko sardina, Ibarrako langostino eta txorizo jan ostean, sagardoz eta txakolinez lagunduta, pilota partidak jokatu dituzte herriko gaztetxoek. Horren ondoren egin diote omenaldia herritarrari. Herritarrek esker ona erakutsi nahi izan diote lortutakoagatik. 

Arratsaldean, Maitane eta bere taldearen kantaldia izango dute, eta txokolatadaren ondoren, Tio Teronen Semeak taldekoek, Freschool umorezko dantza ikuskizuna eskainiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!