2018/04/27 18:30

Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia

Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia
Biltokia, Elduain

Galtzaundi Euskara Taldeko kideak izango dira bertan, eta bi galdera formulatuz eragin nahi dute: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!