M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Hilaren 3ra aurreratu dituzte ospakizunak, Elduainen

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko martxoaren 1a

Tolosaldeko emakumeen traineruaren proiektua aurkeztuko dute 17:00etan.

Elduainen larunbatean, hilaren 3an, izango dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekitaldiak.

Ohiko bazkariaz harago joan nahi izan dute Elduainen. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, bazkaltzeko elkartuko dira herriko emakumeak eta 656 710 073 telefono zenbakian eman daiteke izena, baina horretaz gain ekitaldi ugari antolatu dituzte larunbaterako, hilak 3. Udaleko emakumezko zinegotziek antolatu dute eguna eta ekitaldiei hasiera emateko bazkaltzeko elkartuko dira. 695 703 182 telefono zenbakian eman daiteke izena. Bazkaldu eta gero Tolosaldean sortu berri duten emakumezkoen traineruaren proiektua aurkeztuko dute frontoian, 17:00etatik aurrera. «Traineruko partaidetako bat, Ane Egues, elduaindarra da eta ekitaldia bere lana aitortzeko ere baliatuko dugu», esan du Maite Bizkarrondo zinegotziak. Trainerua eskualde mailakoa da, baina M8ko ospakizunekin batera Elduainen aurkeztea egokia dela pentsatu dute eta horregatik egin  dute deialdia.

Aurkezpena eta gero, 17:30ean, Hi Haiz, Hi! Beldur Barik 2017ko jaialdiko irabazleen emanaldia ere egongo da frontoian. «8 gazteren lana da eta bakarra da mutikoa. Horietako bi herrikoak dira, Maialen Martiarena eta Naia Gurrutxaga, eta oso lan egokia dela iruditzen zaigu. Dantza eta antzezpenaren bidez jaietan ematen den egoera bat azalduko dute: jaietara joaten den talde bat da, nesketako bat bakarrik geratzen da, zerbait botatzen diote eta ondoren bortxatu egiten dute. Egoera salatzen dute emanaldian». Ondoren, txokolate jatea egingo dute, haurrak ere egunaren ospakizunean inplikatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!