Era berean, Kataluniako herritarren borondatea errespetatzea eskatu du, hau behin eta berriro hautestontzietan eta modu demokratikoan adierazi baita.
Bestetik, kataluniarrak zoriondu ditu, bai herritarrak, gizarte eragileak, erakundeak eta alderdi politikoak eta orokorren, errealitate hori posible egiten duten guztiak zoriondu nahi izan ditu. Eta bereziki, azken urteotan lan eta lan aritu diren udal hautetsi guztiei, erakutsi duten kemen eta konpromisoagatik. Elduaindarrentzat eredu direla esan du udalak, eta aldarrikatu du Estaturik gabeko nazio guztiek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela.
Onartutako adierazpena Kataluniako Generalitat-era, Kataluniako Parlament-era eta Kataluniako Independentziaren aldeko Erakundera (AMI) bidaliko dute.