Afaria antolatu dute biltokiaren 40. urteurrena dela eta

Tolosaldeko Ataria 2017ko urr. 4a, 16:44

Urriaren 27an egingo dute afari berezia Urdelar Biltokian; hileko azken ostirala denez ohiko pintxo potea eta gero ospatuko dute urteurrena.

Elduaindarrak Urdelar Biltokian biltzen dira duela 40 urte eta data borobila dela eta afari berezia antolatu du zuzendaritzak. Urriaren 27an egingo dute, ostirala, eta hileko azken ostirala denez ohiko pintxo potearen ondoren egingo dute.

Afarian parte hartu nahi dutenek biltokian bertan hartu behar dute txartela. 20 euro balio du. Ez da Urdelar Biltokiak antolatutako ekitaldi bakarra, izan ere, igandean, hilak 8, gaztaina jatea egingo dute 13:00etan. Doan da baina aurrez izena ematea komeni da. Biltokian bertan dago izena eman ahal izateko zerrenda.
Bestalde, udalak yoga ikastaroa antolatu du berriz ere. Gaur hasi dituzte eskolak eta aurrerantzean ere asteazkenetan bilduko dira, 15:00etatik 16:30era, kultu etxeko erabilera anitzeko gelan. Parte hartu nahi dutenek eskoletara joanda eman dezakete izena.

Bukatzeko aurten ere udalak txerrikumeak zozkatuko ditu. Elizaldeko ukuiluan hazten dute herriko zerrama eta urtero zozkatzen dituzte kumeak herritarren artean. Aurten bost izango dira. Herritar guztiek hartu dezakete parte zozketan, baina horretarako izena eman behar da. Urriak 10 da izena emateko azken eguna eta udaletxean eman behar da eta 10 euro ordaindu behar dira. Zozketa ere urriaren 10ean izango da, 14:15ean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!