Elduaingo jaiak 2017

Pilota partidak eta hamaiketakoa, eguraldi txarretik babesteko

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko irailaren 10a

Elduaingo festak amaierara heldu dira, eta arratsaldeko ekitaldiekin esango diete agur. Goizean, etxeko txikienek pilota partidak jokatu dituzte, gazte eta helduek sabela betetzen zuten bitartean.

Alde batetik, txorizo eta sardina pintxoak eta Ibarrako piperrak jateko aukera izan da, sagardoz lagunduta. Aurretik, berriz, goizeko 11:00etan hasita, herriko gaztetxoen arteko pilota partidak ikusteko aukera izan da. Horien artean, neskak, palaz aritu dira. Partida horretan, Lorenak 22-9 irabazi dio Juneri. Arratsaldeko txokolate edatearen ondoren, Alurr dantza taldeak eskainiko duen emanaldia bukatzearekin batera hasiko da datorren urteko festetarako atzera kontaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!