Elduaingo jaiak 2017

Haurren jolasak eta herri bazkaria, protagonistak

Ataria 2017ko irailaren 9a

Elduaingo jaien txanda ere iritsi da. Atzo hasi zituzten festak, eta bihar arteko egitaraua prestatu dute. Gaur, eguraldi petralari aurre eginez, haur jolasak egin dituzte egunari hasiera emateko eta txikienak jolasean ari ziren bitartean, helduak jo eta su ari ziren lanean, herri bazkaria prestatzeko.

Eguna Sukarra 37 taldearen kontzertuarekin eta Elizagoien ahizpen dantzaldiarekin amaituko dute. Bihar berriz, pilota partidekin hasiko dute eguna. Hamaiketakoa ere izango dute Kiki, Moko eta Koko pailazoek emanaldia eskaintzen duten bitartean. Eta festak amaitzeko txokolate jatea eta Alurr dantza taldearen emanaldia izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!