Elduaingo jaiak 2017

Elduaingo jaietako egitaraua

Ataria 2017ko irailaren 6a

Etzi lehertuko da Elduaingo jaietako suziria; batukada tailerra, haurrentzako ikuskizunak eta kontzertuak izango dira, besteak beste.

Ostiral goizean lehertuko da Elduaingo txupinazoa. Hiru egun iraungo dute festek, eta denetarik izango da. Lehen egunean, batukada erritmoak dantzatzeko eta jotzeko aukera izango da; izan ere, batukada tailerra egingo dute eta bertan ikasitakoa eskainiko dute ondoren. Gauean, berriz, Aingerutxoak lana aurkeztuko dute Berrobiko antzerki taldeko kideek.

Larunbatean, ez da herritarrak elkartzeko aitzakiarik faltako; toka txapelketa herrikoia eta herri bazkaria egingo dituzte, besteak beste. Haurrek nahiago izaten dute jolasean ibili, mahaiaren bueltan eserita egon baino; horregatik, puzgarriak, buruhandi eta zezenak eta soka tira izango dituzte. Festak amaitzeko, Kiki, Moko eta Koko pailazoen ikuskizuna eta Alurr Dantza Taldearen emanaldia izango dira.

 

Irailak 8, ostirala

11:00. Jaiei hasiera suziri eta kanpai jotzearekin.

11:30. Meza nagusia Santa Katalina elizan.

Ondoren, hamaiketakoa Kontseju tabernan.

16:30. Batukada tailerra.

18:30. Patata tortila pintxoen banaketa eta batukada emanaldia.

20.00. Antzerkia: Aingerutxoak lana Berrobiko antzerki taldearen eskutik.

00.00. Dantzaldia Ingo al deu? taldearen eskutik.

 

Irailak 9, larunbata

11:00. Haur jolasak eta tailerrak.

13:00. Toka txapelketa plazan haur eta helduentzat.

14:00. Herri bazkaria frontoian.

Bazkal ondoren. Puzgarriak, buruhandi eta zezenak eta soka tira herrikoia.

00:00. Kontzertua Sukarra 37 taldearekin.

01:00. Dantzaldia Elizagoien ahizpak tritilarien eskutik. 

 

Irailak 10, igandea 

11:00. Pilota partidak.

12:00. Hamaiketakoa sardina, Ibarrako langostino, txorixo, txakolin eta sagardoarekin.

12:00. Kiki, Moko eta Koko pailazoen emanaldia.

18:30. Txokolatada barrenak goxatzeko.

19:00. Alurr dantza taldaren emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!