Maite(mindu)z? tailerra 09:00etatik 13:00etara egingo dute kultur etxean. Bazkaria ere egingo dute. Biltokian bilduko dira eta 20 euro ordaindu behar dira, gazteek 15 euro. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da eta Biltokian bertan jarritako zerrendan eman daiteke izena edo 695 703 182 telefono zenbakira whatsappa bidalita.