Hamaiketakoa, sinadura bilketa eta Anabel Egues euskal preso elduaindarraren aldeko argazkia izan dituzte hizpide Elduainen. 12:00etan elkartean elkartu dira herritarrak; martxoaren 19ko galdeketaren harira sinadurak biltzen aritu dira atarian eta pintxoak jateko aukera izan dute bitartean. Ondoren, argazki herrikoia atera dute preso herritarraren omenez.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?