Pintxo potea, hileko azken ostiralero bezala

Ataria 2016ko azaroaren 16a

Azaroaren 25a izango da hileko azken ostirala eta Elduainen pintxoa izango dute hilabetero bezala. Kultur Batzordeak antolatuta egingo dute pintxo potea 19:00etatik 21:00etara Kontzeju tabernan eta Urdelar Biltokian.

Pintxoak eskainko dituzte edariaren truke eta prezio bateratuak egongo dira. Pintxoa bakarrik nahi izanez gero, euro bat ordaindu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!