Elduaingo jaiak 2016

Elduaingo jaien egitaraua

Ataria 2016ko irailaren 6a

Irailaren 8an, osteguna, hasiko dira Elduango jaiak. Andra Mari eguna ospatuko dute festatako lehen egunean, eta igandera bitarte luzatuko dituzte jaiak. 

Irailak 8, osteguna

ANDRA MARI EGUNA

11:00. Jaien hasiera suziri eta kanpai jotzearekin.

11:30. Meza nagusia Santa Katalina elizan. Ondoren, hamaiketakoa Kontseju tabernan.

17:30. Gimnasia erritmikoko erakustaldia herriko gimnasten eskutik.

18:00. Haurrentzako jolasak. Ondoren, txokolatea banatuko da. 

Afal ondoren, tritikisa Malkogarriyak taldearen eskutik.

 

Irailak 9, ostirala

11:00. Eskulanak haurrentzat eta graffitiak gazteentzat.

12:30. Toka lehiaketa herrikoia plazan. 

14:00. Herri bazkaria frontoian. Bazkal ondoren, helduentzako eta haurrentzako puzgarriak.

00:00. Dantzaldia Ingo al deu? taldearen eskutik.

 

Irailak 10, larunbata

11:00. Gazteentzako ginkana.

13:00. Frontenis txapelketako finalak.

16:00. Batukada tailerra.

00:00. Dantzaldia Zesuma taldearen eskutik.

 

Irailak 11, igandea

12:00. Pala eta pilota partiduak herriko haur eta gazteen eskutik. Ondoren, hamaiketako herrriko plazan: sardinak eta piperminak txakolinarekin. 

17:30. Antzerkia. Orratx taldearen Kale Hop antzezlana.

19:00. Gorriti eta bere animaliak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!