Zeberio II.a San Fermin txapelketako finalean

Ataria 2016ko uztailaren 8a

Erremonte txapelketan sartu dute Patxi Zeberio, lesiotik osatu ondoren.

Huarteko Euskal Jai Berrin San Fermin Txapelketa jokatzen ari dira, Iruñeko jaien harira. Erremonte txapelketan sartu dute Patxi Zeberio, lesiotik osatu ondoren. Elduaiengoa sasoian dago, izan ere, finalerako txartela lortu du Barrenetxea IV.a lagun duela. Finalerdiak 36-40 irabazi zituzten, Matxin III-Ionen aurka. Zeberio II.ak erakustaldia eskaini zuen, 22 tanto eginda.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!