Altxorraren bila abiatu aurretik, bazkari legea

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko ekainaren 18a

Elduainen festa eguna dute gaurkoa, haur, gazte nahiz helduk.

Eguraldi petralari jaramon handiegirik egin gabe, elduaindarrak festa egunerako aurreikusitako ibilaldiarekin bete dute larunbat goiza. Izan da, ordea, sukaldean aritu behar izan duenik ere, 60 herritar inguru elkartu baitira, mahaiaren bueltan, urteroko hitzordura.

Arratsaldean, elduaindar gaztetxoenek hainbeste esperotako Altxorraren Bila jokoa egin dute: "Oso gustuko izaten dute haurrek, eta gakoak ezkutatu eta prestatzen dituenak lan handia hartzen du, pentsarazi egiten baitie haurrei", azaldu du antolatzaileetako batek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!