Aurrez aurreko bisita ukatu diete Ana Belen Eguesen senideei

Tolosaldeko Ataria 2016ko ekainaren 18a

Cordobako espetxean dago Egues, eta guraso bien baimena eskatu diote han, adin txikikoari sartu ahal izateko.

Ana Belen Egues preso elduaindarraren anaia Josebak eta alaba Marenek 850 kilometroko bidea egin dute, Cordobako espetxeraino. Aurrez aurreko bisita edo vis a visa hitzartuta zuten gaurko, baina kartzelan ez diote adin txikikoari sartzen utzi.

Azaldu dutenez, espetxeko arduradunek guraso bien baimena eskatu diete sartu ahal izateko eta, Eguesen anaia baimen hori eskuratzen saiatu den arren, azkenean Cordobako espetxearen atarian geratu dira bi senideak. Sare sozialen bitartez salatzen ari dira gertatutakoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!