Elduainek ere bat egin du

Maier Ugartemendia 2016ko apirilaren 13a

Irudian, ezkerrean Jose Angel Urkizu Elduaingo alkatea, eta eskuinean, Xabier Saizar, Tolosaldeko Komunikazio Taldearen lehendakaria

Elduaingo Udalaren izenean Jose Angel Urkizu alkateak eta Tolosaldeko Komunikazio Taldearenean Xabier Saizar lehendakariak, atzo sinatu zuten 2016-2017 Urtearteko Lankidetza Hitzarmena.

Elduainekin, hogeita bat udalerri dira (Aduna, Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Amasa-Villabona)esandako urte artean TOLOSALDEKO ATARIA multimedia sustatu eta indartzeko konpromiso sendoa hartu dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!