Parkea, bilgune eraberritua

Maier Ugartemendia 2015eko abenduaren 23a

Elduain parke berria 1 1450894457208
Elduain parke berria 15 1450894463179
Elduain parke berria 16 1450894463573
Elduain parke berria 5 1450894458972
Elduain parke berria 4 1450894458545
Elduain parke berria 6 1450894459390
Elduain parke berria 7 1450894459807
Elduain parke berria 8 1450894460216
Elduain parke berria 9 1450894460663
Elduain parke berria 13 1450894462347
Elduain parke berria 14 1450894462762
Elduain parke berria 3 1450894458099
Elduain parke berria 2 1450894457688
Elduain parke berria 17 1450894463967
Elduain parke berria 18 1450894464397
Elduain parke berria 19 1450894464784
Elduain parke berria 20 1450894465460
Elduain parke berria 21 1450894465850
Elduain parke berria 23 1450894466621
Elduain parke berria 24 1450894467033
Elduain parke berria 25 1450894467411
Elduain parke berria 26 1450894467824
Elduain parke berria 27 1450894468279
Elduain parke berria 28 1450894469038

Bi urtetako lanaren ondoren, Elduaingo parkea berritu dute eta gaur egin dute inaugurazio festa, txokolate jate, altxorraren bila eta dantza eta guzti

Kultura batzordeak egin du lan parkearen berritzea lortzeko, "behar erreala" zegoela ikusten baitzuten. Bi urte horietan lan egin dute kultura batzordeko kideek diseinu berriarekin eta diru laguntzekin lanean. Azkenean, hiru deseinu mota geratu zitzaizkien eta hiruren artean herritarrek osatutako bilera batean eta haurrekin erabaki zuten zer nolako parkea egin nahi zuten.

Egurrezko etxetxoa eta hesia "errekuperatu" dituzte, eta gainerako elementuak berriak dira. Haurrek behar zituzten "elementuak" bateratuz. Eta gaur arratsaldean zinta moztuta parkera joatean erakutsi duten ilusioak gustukoa izan dutela erakusten du.

Elduainen 0-18 urte bitarteko 73 pertsona daude, eta hortaz, bai haurrak eta bai helduak biltzen dituen "gunea" dela uste dute: "Batez ere haurrentzako eta haur horien gurasoentzako". Guztiak, gainera, herriari "bizipoza" ematen diola uste dute.

Orain, abenduaren 30an, 11:00etan, auzolanean bilduko dira parkeko hesiak eta txabola margotzeko: "Kolore pixka bat eman nahi diegu auzolanean".

Kultur egitaraua

Herriko haur, gazte nahiz gurasoak elkartzeko "guneak" ez zeudela ikusi zuten kultura batzordean. Izan ere, eskolara Elduaindik behera joaten dira, eta lagunak ere bertan egiten dituzte. Horregatik, "herrian ez daukate elkargunerik", eta helduen kasuan ere antzeko zerbait gertatzen zela ikusita, "hainbat ekintza ezberdin" proposatzea erabaki zuten. Jendeak bere "proposamenak egiteko" eta "beharrak" adierazteko bide ezberdinak ireki zituzten.

Ikusten zen behar horietatik abiatuta sortu zen, esaterako, ikasturte honetan martxan jarri den zumba ikastaroa, Elduainen hamabina pertsonako bi talde dituena eta astearte eta ostegunetan biltzen dena, beraz, "oso arrakastatsua" izan dela uste dute.

Horiez gain, bestelako kultur ekimenak ere antolatu dituzte eta jarraian dituzue guztiak bilduta:

ABENDUAK 30, ASTEAZKENA

11:00. Parkea margotzeko auzolana.

ABENDUAK 31,OSTEGUNA

17:30. Urte Zahar festa.

URTARRILAK 1, OSTIRALA

09:30. Urdelarrera mendi irteera, plazatik abiatuta.

13:00. Brindisa, Zentroan.

URTARRILAK 15, OSTIRALA

17:30-19:00. Kultur etxean, zinea 2-13 urte bitarteko haurrentzat Minions pelikula. Sarrera: 0,50 euro

19:30-21:30. La Ola pelikula, 14-18 urte bitarteko gazteentzat, kultur etxean. Sarrera: 1 euro. Ondoren, Zentroan afaltzen geratu nahi duenak, urtarrilaren 13a baino lehen izena eman beharko du, Zentroan egongo den zerrendan.

URTARRILAK 29, OSTIRALA

19:00-21:00. Pintxo potea, Zentroan eta Kontsejuan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!