Elduaingo istripuaren ondoren, errail bat ireki dute

Ataria 2015eko urriaren 6a

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:40ean istripu bat gertatu da Elduainen. Dagoeneko errail bat garbitu dute eta trafikoa martxan da.

GI-2130 errepideko zortzigarren kilometroan gertatu da istripua, Elduain parean. Bi autok elkarren aurka jo dute eta bi errailak oztopatzen egon dira ibilgailuak. Segurtasun sailaren arabera bi zauritu daude, baina oraindik ez da hauen larritasunaren inguruko berririk.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!