Elduaingo jaiak 2015

Gonzalo Arizmendi eta Manu Gurrutxaga, Elduaingo argazki lehiaketan sarituak

Imanol Garcia Landa 2015eko irailaren 9a

Gonzalo Arizmendi eta Manu Gurrutxaga, argazki lehiaketan sarituak.

Festetako azken eguna aprobetxatu zuten III. Andra Mari Argazki Lehiaketako sari banaketa egiteko. Arizmendik lehenengo saria jaso zuen eta Gurrutxagak bigarrena.

Arizmendik ondoko sari jaso zuen: 5 argazkiko estudio saioa eta argazki horien kopiak 15x20 tamainan errebelatuta. Gurrutxagaren saria 40x60 neurriko argazki handitua, laminatua eta foam euskarrian izan zen. Tolosako Eki Digitala dendak eman ditu eta erabaki ditu sariak.
Arratsaldean, besteak beste, antzerki emanaldia izan zen, eta goizean hamaiketakoa egin zuten erretirodunek.

Gonzalo Arizmendik egindako argazkia, lehen saria jaso zuena.

Manu Gurrutxagak egindako argazkia, bigarren saria jaso zuena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!