Elduaingo jaiak 2015

140 lagun elkartu dira bazkarian

Ataria 2015eko irailaren 5a

Jaien bigarren egunean festa giro bikainarekin jarraitu dute elduaindarrek. Hala, herri bazkarian 140 lagun inguru elkartu dira, frontoian. Bertan, hain justu eskegi dituzte goizean haurrek eginiko margoak.

Bazkalostean, berriz, gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak izan dira. Batetik gazteek beraiek egindako pitxiak erakusgai eta salgai jarri dituzte. Zezentxoa ere aritu da herritarren atzetik, eta puzgarriak puztu orduko guztiak animatu dira saltoak egitera. Gauean zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!