Festari hasiera emateko tokan lehiatu dira herritarrak. Bitartean, hasiak ziren herriko sukaldariak patata tortila erraldoia prestatzen. Sagardoarekin batera eta batukadaz alaiturik dastatuko dute. Obaneuke taldearen dantzaldiarekin bukatuko dute lehen eguna.