Elduaingo jaiak 2015

Elduaingo jaien egitaraua

Ataria 2015eko irailaren 1a

Irailaren 4,5,6 eta 8an izango dira aurtengo Elduaingo jaiak.

IRAILAK 4, OSTIRALA
17:00. Jaien hasiera, suziri eta kanpai jotzearekin.
17:30. Toka lehiaketa herrikoia plazan.
Jarraian. Herriko sagardoen dastaketa eta patata tortila Berastegiko batukadaz alaituta.
24:00. Dantzaldia Obaneuke taldearekin. 

IRAILAK 5, LARUNBATA
11:00. Pintura tailerra haurrentzako.
14:00. Herri bazkaria frontoian.
Bazkal ondoren, heldu eta haurrentzako puzgarriak. Giroa alaitzeko, DJ Andoni.
24:00. Kontzertuak: Zartako eta Bortitz.

IRAILAK 6, IGANDEA
12:00. Pilota partidak herriko haurren eskutik.
Jarraian. Hamaiketako herriko plazan: sardinak eta piperminak txakolinarekin.
18:30. Dantza emanaldia herriko dantzarien eskutik.
Ondoren. Arruti eta Beloki trikitilariak.

IRAILAK 8, ASTEARTEA
11:30. Meza nagusia Santa Katalina elizan.
Ondoren. Hamaiketakoa kontseju tabernan.
17:30. Antzerkia: Txantxalgara taldearen Mitologiarekin ahaztu al gara? obra.
18:30. Argazki lehiaketako sari banaketa.
19:00. Gorriti eta bere animaliak.

OHARRA: Argazki lehiaketan parte hartu duten argazkiak egunero ikusgai izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!