Partida ikusgarriena bigarrena izango da, izan ere, bertan, Uterga-Endikak errebantxa hartzeko aukera izango dute, Zeberio II-Barrenetxea IV.aren aurka. Lau horietatik hiruk, iragan astean, izugarrizko partida jokatu zuten, azken aldian ikusi den handienetakoa. Puntu bakarreko aldeaz irabazi zuten orduan Zeberio II-Etxeberria III.ak. Atzelaria izango da gaur jokatuko ez duen bakarra.