Patxi Zeberio eta Barrenetxea finalerdietan egongo dira

Asier Imaz 2014ko azaroaren 26a

Zeberio II.ak eta Barrenetxea IV.ak lortu zuten iragan asteburuan finalerdietako txartela, Etxeberriatarrei hil ala biziko partida irabazi ondoren. 

Txapelketako lehiarik ederrena izan zen Galarretakoa, eta 38-40ko emaitzarekin amaitu zen, elduaindarra eta bere bikotearen alde. Patxi Zeberiok 17 tanto egin eta hiru galdu zituen, partida sendoa jokatuz.
Garaipen horri esker, Ezkurra II.a eta San Migelen aurka jokatu beharko dute Zeberio II.ak eta Barrenetxea IV.ak, finalerdietako partida. Bigarren finalerdia, Ezkurra-Ion eta Uterga-Endikak jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!