Zirt edo zart egiteko garaia, Patxi Zeberioarentzat

Ataria 2014ko azaroaren 12a

Hernaniko Galarreta pilotalekuan erremonte jaialdia antolatu dute gaur arratsaldean. Lau partida jokatuko dira 16:00etan hasita, eta horietan bigarrena binakako txapelketaren barrukoa izango da. Gorriz, ZeberioII-Barrenetxea IV.a aterako dira, eta urdinez, Ezkurra II-San Migel. 

Txapelketan orain arte ikusitakoaren arabera, azken hauek dira faboritoak, baina Zeberio II.aren kalitateak edozer eskaini dezake.
Partida erabakigarria da gaurkoa bikote gorriarentzat. Ez dira txapelketa ona egiten ari, bi partida galduz eta bat irabaziz. Beraz, gaurkoan garaipena beharrezkoa dute finalerdietara sailkatzeko. 36 tantotik behera galduz gero, ia matematikoki txapelketari agur esango liokete Zeberio II.ak eta Barrenetxea VI.ak.
Horretarako, orain arteko hiru partidetan erakutsi duten maila hobetu beharko du bikote gorriak. Aipatu, gainera, lortutako garaipen bakarrean Patxi Zeberiok ez zuela jokatu. Ondorioz, elduaindarraren gain egongo da presioa. Ziur maila emango duela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!