Elduaingo saioa

Elduainek egin dio harrera Ataria irratiari

Ataria 2014ko uztailaren 11

10:00etatik 14:00etara egongo da irrati ibiltaria Elduainen. Astero bezala herritarrak izango dira protagonistak. Funtzioetan dagoen Iñigo Etxebeste alkatea izan da eguneko lehen gonbidatua, eta Eneko Imaz tolosarra ere pasa da irratitik; biologoa da bera eta nekazari lanetan dabil orain, duela 10 urte bizi da Elduainen. Atzetik, besteak beste, Garikoitz Goikoetxea kazetaria, Burdina taldeko kideak, Patxi Zeberio erremontista eta herriko haurrak pasa dira gure mikrofonoetatik.

Datorren astean izango da opor aurreko azken saioa, Gaztelun izango da irratia, uztailaren 18an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!