Patxi Zeberio erremontista kantxara bueltatuko da, gaur

Ataria 2014ko ekainaren 5a

Urte betez pilotalekuetatik urrunduta egon eta gero gaur bueltatuko da Patxi Zeberio erremontista elduaindarra kantxara. Ukondoko lesioa pasa du kirolariak. Galarretan jokatuko du 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partida. Ionekin batera ariko da, Barrenetxea IV.a-Etxeberia IV.aren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!